Isaias 11 EAB

Bakezko garaia

1 Kimu bat aterako daJeseren zuhaitz-ondotik,adaxka bat ernekoharen sustraietatik.

2 Beraren gainean kokatuko daJaunaren Espiritua:jakinduriaz eta adimenez beteko du,kontseilari zuhur egingoeta kemenez jantziko,Jainkoa ezagutzeneta haren esaneko izatenirakatsiko dio.

3 Jainkoarenganako begiruneaizango du pozbide.Ez du itxuratik bakarrik epaituko,ez du entzundako hutsetikerabakiko.

4 Jende xehea zuzenbidezepaituko du,lurraldeko dohakabeen eskubideakdefendatuko.Makilaz bezala zigortu eta hilko ditubere hitzez herriko gaiztoak.

5 Justiziak eta leialtasunakinguratuko dute,gerrikoak gerria bezala.

6 Orduan, otsoa eta bildotsaelkarrekin biziko dira,lehoinabarra eta antxumeaelkarren ondoan etzango;zekorra eta lehoikumeabatera haziko dira,eta haurtxo batek zainduko ditu.

7 Behia eta hartz emeaelkarrekin larratuko diraeta haien umeak batera etzango.Lehoiak lastoa jango du,idiaren antzera.

8 Bularreko haurrasuge-zuloetan jolastuko da,sugegorri-habian sartuko du eskua.

9 Nire mendi santu osoanez du inork kalterik,ez hondamendirik egingo,Jaunaren ezagupenak beteko baitulurralde osoa, urak itsasoa bezala.

Herria erbestetik itzuli

10 Egun hartan,Jeseren zuhaitz-ondoko kimuabandera gisa altxatua izango da,herri guztien begi aurrean;nazioak bila joango zaizkioeta ospetsua izango daharen egoitza.

11 Egun hartan,Jaunak eskua luzatuko du berriro,bere herrian bizirik geldituakbereganatzeko,Asiria eta Egiptotik,Patros, Etiopia eta Elamdik,Xinear, Hamateta itsasertzeko lurraldeetatik.

12 Bandera jasoko du herrientzat;israeldar erbesteratuak bilduko ditueta Judako sakabanatuaklurraren lau aldeetatik elkartuko.

13 Efraimen ikusezina galdu egingo daeta Judaren etsaigoa amaitu.Efraimek ez du Judarentzatikusezinik izango,ezta Judak ereEfraimentzat etsaigorik.

14 Biek elkar harturik,mendebaldeko filistearreiatzetik erasoko diete,sortaldeko herrieiaberastasunak kenduko.Edom eta Moaben jabe egingo dira,eta amondarrakmenpeko izango dituzte.

15 Jaunak Egiptoko Itsaso Gorrialehortuko du;Eufrates ibaiaren gain eskua luzatueta, haize errea ateraraziz,zazpi errekatan banatuko du,eta oinetako eta guztiigaro ahal izango dute.

16 Jaunaren herrian bizirik geldituekbide zabala izango duteAsiriatik itzultzean,Israelek Egiptotik irtetean bezala.