Isaias 41 EAB

Egiazko Jainkoa eta idoloak

1 «Entzun niri isilik,urrutiko herriok;jantzi adorez, naziook.Etorri hitz egitera,bil gaitezen elkarrekin auzitara.

2 Nork sorrarazi du ekialdeanedonon garaile ateratzen den hori?Nork eskuratzen dizkio nazioaketa menpean jartzen erregeak?Hauts egiten ditu bere ezpataz,haizeak daraman lasto bihurtzenbere uztaiaz.

3 Pertsegitu egiten ditueta aurrera doa seguru,bere oinez lurrik ia ukitu gabe.

4 Nork egin eta burutu duhori guztia?Ni, Jauna, neu naiz lehena,hasieratik gizaldiak munduraekartzen dituena,eta azkenekoak iristean ereni betiko berbera.

5 Ikusi eta beldur diraurrutiko herriak,ikaraz lurraren azken bazterrak;hurbiltzen ari dira, hor datoz».

6 Elkarri laguntzen diote idologileeketa adore-hitzak esaten elkarri.

7 Artisauak zilarginariematen dio adore,mailukari leuntzaileakingude-jotzaileari,esanez: «Ederra soldaketa!»Eta geroiltzez gogortzen dute irudia,ez dadin zarta.

Jaunak Israel bere zerbitzaria sendotu

8 «Zu, Israel, nire zerbitzaria;zu, Jakob, nik aukeraturiko herria,nire adiskide Abrahamenondorengoa.

9 Lurraren azken bazterretatikhartu zintudan,urrutieneko zokoetatik deitueta esan: “Zu nire zerbitzaria”.Baztertu ez,baino aukeratu egin zaitut.

10 Ez izan beldur, zeurekin bainauzu;ez larritu, zure Jainkoa bainaiz.Neure laguntzazahaltsu egiten zaitut,neure esku garaileaz eusten dizut.

11 Lotsaz eta laidoz geldituko dirazure aurka lehiatzen direnak;ezerezean galduko dirazure kontra liskarrean ari direnak.

12 Bilatu eta inon ez dituzu aurkitukoborroka egiten zizutenak;ezerez eta huts bihurtuko diragerra egiten zizutenak.

13 Nik, Jaunak, zeure Jainkoak,eskutik heltzen baitizuteta esaten: “Ez beldurtu,neuk laguntzen dizut!”»

14 Hau dio Jaunak:«Ez izan beldur, Israel,Jakoben herri,hartxo bat bezain ezerezeta ahul zaren hori!Neuk laguntzen dizut;ni, Israelen Jainko santua,nauzu askatzaile.

15 Eultziaren antzeko bihurtzen zaitut,hortz zorrotzekoeultzi berriaren antzeko;mendiak xehatueta hauts egingo dituzu,muinoak lasto bihurtuko.

16 Zuk astindueta haizeak eramango ditu,haize-erauntsiak barreiatuko.Zu, berriz,pozik izango zara Jaunaz,harro Israelen Jainko santuaz.

17 «Dohakabe eta behartsuakur bila dabiltza, baina alferrik;lehor dute mihia egarriz.Nik, Jaunak,erantzungo diot haien premiari,nik, Israelen Jainkoak,ez ditut bazterrera utziko.

18 Mendi-kasko soiletan errekaksortuko ditut,ibarretan iturriak;basamortua aintzira bihurtuko dut,lur lehorreaniturburuak sorraraziko.

19 Zedro, arkazi, mirto eta olibondoaklandatuko ditut basamortuan;zipres, zumar eta izeiak eremuan.

20 Horrela ikusiko dute deneketa jakingo,ohartuko dira eta behingoz ulertukonik, Jaunak, egin dudala hori guztia,nik, Israelen Jainko santuak,dudala sortu».

Jauna idoloekin auzitan

21 Hau dio Jaunak,Jakoben herriaren erregeak:«Aurkeztu zeuen auzia, idolook,ekarri frogak.

22 Zatozte eta iragarrigero gertatzekoa.Esan gurizeuen lehengo iragarpenaketa arretaz entzungo dugu;adierazi etortzekoak,betetzen diren ikus dezagun.

23 Iragarri geroko gertakizunaketa aitortuko dugu jainko zaretela.Eman zoriona edo zoritxarra,ohar gaitezen eta zuen beldur izan.

24 Baina hara: zuek ez zarete ezer,zuen egintzak hutsaren hurrengo.Mespretxagarria, zuek jainkotzataukeratzen zaituztena.

25 «Gizon bat sorrarazi dut ekialdean,bere izenez egin diot dei;iparraldetik etorri da.Lokatza bezalazapalduko ditu gobernariak,eltzegileak buztinazapaltzen duen bezala.

26 Nork iragarri zuen hau hasieratik,nork aurrez adierazi,jakin genezaneta egia zela aitortu?Ez, ez zuen inork iragarri,ez zuen inork adierazi,ez zizuen inork ezer entzun.

27 Nik jakinarazi diotlehendabizi Sioni,nik bidali albistari pozgarriaJerusalemi.

28 Idoloei begiratu diet: ez zen inor,inortxo ere ez kontseilu emateko,nire galderei erantzuteko.

29 Idolo guztiak ez dira ezer,horien egintzak hutsaren hurrengo,irudiak haizea bezain hutsal».