1 Baina orain, Israel,Jakoben herri,honela mintzo zaizu Jauna,sortu eta eratu zaituena:«Ez izan beldur,askatu egin baitzaituteta zeure izenez deitu: nirea zara zu.
2 Ibaiak pasatzean,zurekin izango naiz:urek ez zaituzte hondoratuko;sutatik igarotzean, ez zara erreko,ez zaitu sugarrak kiskaliko.
3 Neu bainaiz Jauna, zure Jainkoa,Israelen Jainko santua dazure salbatzailea.Egipto eman dut zure askapen-sari,Etiopia eta Seba, zure ordainetan
4 hain preziatua baitzara niretzat:biziki estimatzeneta maite zaitudalako,gizakiak ematen ditut zure truke,herriak zure biziaren ordain.
5 Ez izan beldur, zurekin bainago.Ekialdetik eta mendebaldetikbildu eta ekarriko ditutzure herritarrak.
6 Iparraldeari esango diot:“Itzul itzazu”,eta hegoaldeari: “Ez eduki hor”.Itzul itzazue lurraren urrutienekobazterretatik nire seme-alabak,
7 nire izena daramaten guztiak,neuk sortu eta eratu nituenak,neure aintzarako egin nituenak.
8 Utzi etortzen nire herriari,begiak eduki arren itsueta belarriak eduki arrengor dagoenari.
9 «Bil bitez nazio guztiak,elkar bitez herriak:horietako zeinek iragarri zuenhau guztiaedo lehengo gertakizunakjakinarazi?Aurkez bitzate lekukoak,beren buruak zuri ditzaten,entzun diezaieguneta aitortu egia zela.
10 Honela diot nik, Jaun honek:Zuek zarete nire lekuko,israeldarrok,zuek nire zerbitzari;nik aukeratu zaituztet,ni ezagutu, niregan sinetsieta ni beti berbera naizelauler dezazuen.Nire aurretik ez da jainkorik izan,ezta izango ere nire ondoren.
11 Neu naiz Jauna, neu;ez da ni beste salbatzailerik.
12 Nik iragarri duteta aurrez adierazi,nik salbatu zaituztet,eta ez zen zuen arteanjainko arrotzik.Zuek nire lekukoeta ni zuen Jainko,
13 aurrerantzean ere beti berbera.Ezin dit inork eskutik ezer kendu.Nik egina nork desegin?»
14 Hau dio Jaunak, zuen askatzaileak,Israelen Jainko santuak:«Zuen onerako,gudarostea bidaliko dut Babiloniaraeta denak ihesi aterako dira,ihesi babiloniarrak,beren ontzietan babesturik.
15 Neu naiz Jauna, zuen Jainko santua,Israelen egilea, zuen erregea».
16 Hau dio Jaunak:«Nik ireki nuen bidea itsasoan,ur oldartsuetan zehar;
17 gurdi eta zaldizko gudaroste ahaltsuaaterarazi nuen gudura:bat-batean lur jo zuten,eta berriz jaiki ez;kandela-metxa bezalaitzali ziren eta galdu.
18 Baina orain ez oroitu antzinakoez,ez gogoratu lehenago gertatuez.
19 Hara, zerbait berria egitera noa:hasia da sortzen,ez al diozue antzematen?Bidea irekiko dut basamortuan,ibaiak sorraraziko landa lehorrean.
20 Basapiztiek, txakal eta ostrukek,ohore emango didate,basamortuan ura emango baituteta landa lehorreanibaiak sorraraziko,nire herriari, neure aukeratuari,edaten emateko.
21 Eta neuretzat eratu dudan herriaknire gorapena iragarriko du.
22 «Zuk, Israel, Jakoben herri horrek,ez didazu dei egin, nitaz asperturik.
23 Ez didazu erre-oparitzatardirik eskaini,ez nauzu sakrifizioez ohoratu.Nik ez zaitut opariakeskaintzera behartu,ezta intsentsu eske aspertu ere.
24 Ez duzu niretzat usaingarririk erosi,ez nauzu oparigaien gantzez ase.Alderantziz, behartu egin nauzuzeure bekatuekin,aspertu zeure erruekin.
25 Nik, ordea,neure kabuz suntsitu nituenzure errebeldiak,ez nituen kontuan hartu zure erruak.
26 Emadazu kontu,goazen elkarrekin auzitara;defenda zaitez,arrazoi eman diezazuten.
27 Zure lehen arbasoak erebekatu egin zuen,zure ordezkariaknire aurka errebelatu ziren.
28 Horregatik, santutegiko arduradunakzapuztu egin nituen,Israel suntsipenera eman nuen,Jakoben herria irainetara».