1 Egun batez, larriki gaixotu zen Ezekias. Amotzen seme Isaias profetak berarengana joan eta esan zion:—Hau dio Jaunak: «Konpondu etxeko arazoak, hil egingo zara eta. Ez zara luzaro biziko».
2 Ezekiasek aurpegia paretari eman eta honela egin zion otoitz Jaunari:
3 «Arren, Jauna! Oroit zaitez leial eta zintzo jokatu izan dudala beti zurekin, atsegin zaizuna eginez». Eta negarrari eman zion saminki.
4 Orduan, Jaunak Isaiasi agindu zion
5 Ezekiasengana itzultzeko, honako hau esatera: «Hona zer dioen Jaunak, zure arbaso Daviden Jainkoak: Aditu dut zure eskaria eta ikusi ditut zure malkoak; beste hamabost urtez luzatuko dizut bizia.
6 Libratuko zaituztet zu eta Jerusalem Asiriako erregearen eskuetatik eta babestuko dut hiri hau».
21 Orduan, Ezekiasi pikuz eginiko enplastoa ekartzeko agindu zuen Isaiasek eta zauriaren gainean ezartzeko, senda zedin.
22 Ezekiasek galdetu zion Isaiasi:—Zer izango dut berriz ere Jaunaren tenplura joango naizenaren ezaugarri?
7 Isaiasek erantzun:—Hona hemen Jaunak emango dizun ezaugarria, agindutakoa beteko duela adierazteko:
8 Akazen mailadian, jaitsiak dituen hamar mailak igoaraziko dizkiot eguzkiaren itzalari.Eta eguzkiaren itzalak ordurako jaitsiak zituen hamar mailak igo egin zituen.
9 Judako errege Ezekiasek, bere gaitzetik sendatu zenean, gorespen-kanta hau egin zuen:
10 «Hau pentsatu nuen:Bizitzako sasoirik oneneanjoan behar;Hildakoen Egoitzara naramate,gainerako bizi-urteakkentzen dizkidate.
11 Hau pentsatu nuen:Ez dut gehiago Jauna ikusikobizidunen lurrean,ez eta gizakirikmundu honetakobizilagunen artean.
12 Bizia kentzen didateeta urruti eramaten,artzainaren oihal-etxola bezala.Ehotzen amaitu ondoren,ehuleak mozten duenehunaren antzeko da nire bizia.Gau eta egun hilzorian naukazu.
13 Goiza arte negar-zotinka ari naiz,lehoiak bezala haustenbaitizkidazu hezurrak.Gau eta egun hilzorian naukazu.
14 Enara txioka bezalaari naiz intzirika,usoa urrumaka bezala.Ahulduak ditut begiakzerura begira.Estu naiz, Jauna!Egizu zerbait nire alde!
15 Baina zer esango diot, zer,berak egin baitu hau guztia?Ezinez ibili behar bizialdi osoan,barruko saminaren saminez.
16 Jaunak gordetzen dituenakbiziko dira,eta ni ere haiekin biziko naiz.«Sendatu egin nauzu,bizia berritu didazu!
17 Hara, samina bake bihurtu zait.Nire bizia hondamen-leizeanerortzetik gorde duzu,bizkarra eman baitiezunire bekatu guztiei.
18 Hildakoen Egoitzanez dago zu goresterik,hildakoek ezin zaituzte zu laudatu,hilobiratuek ezinzure leialtasunean itxaron.
19 Biziek, biziek bakarrik,zaituzte goresten,orain nik goresten zaitudan bezala.Gurasoek haurrei ematen dietezure leialtasunaren berri.
20 Salbatu egin nauzu, Jauna!Soinua joko dugu eta kantu eginJaunaren etxean,bizi garen artean».