1 «Egarri zareten guztiok,etorri uretara,etorri, dirurik ez duzuenok ere!Etorri, hartu garia eta jan,hartu ardoa eta esnea,dena hutsean, ordaindu gabe.
2 Zergatik gastatu zeuen diruagoserik utziko zaituzten janaritan,eta lansariaaseko ez zaituzteten gauzetan?Entzun niri arretaz,eta ongi jango duzue,janari gozo mamitsuzelikatuko zarete.
3 Etorri niregana eta egon adi,entzudazue eta biziko zarete.Betiko ituna egingo dut zuekin,Davidi eginikomaitasunezko agintzariarileial eutsiz.
4 Nik herrientzako testigujarri nuen hura,nazioen buruzagi eta agintari.
5 Zuk herri ezezaguneiegingo diezu dei,eta ezagutzen ez zintuzten herriekzuregana joko dute lasterka,nik, zure Jaunak,Israelen Jainko santu honek,ospez jantzi zaitudalako».
6 Bila ezazue Jauna,aurki dezakezue eta;egiozue dei, hurbil duzue eta.
7 Utz beza gaiztoak bere bidea,gaizkileak bere asmo txarrak.Bihur dadila Jaunarengana,gupidaz hartuko baitu;bihurtu gure Jainkoarengana,guztiz barkabera baita.
8 Hau dio Jaunak:«Egiaz, nire egitasmoakez dira zuenak bezalakoak,ezta nire jokabidea erezuena bezalakoa.
9 Nola zerua lurraren gainetik garai,halaxe nire jokabideazuenaren gainetiketa nire egitasmoak zuenen gainetik.
10 «Euria eta elurra zerutik jaitsieta ez dira bertara itzultzen,lurra urez ase gabe,emankor bihurtueta ernamuindu gabe,ereiteko haziaeta jateko ogia sor ditzan;
11 berdin nire ahotik irtendakohitza ere:ez da niregana itzultzenbere eragina izan gabe,baizik eta nik nahi dudana egiten dueta nik ezarritako helburuabetetzen».
12 Pozaren pozez irtengo zarete,bake osoan ekarriko zaituztete.Zuek ikustean, mendi eta muinoekpoz-irrintzika ekingo diote,landako zuhaitz guztiek txalo joko.
13 Laharren ordezzipresak haziko dira,asunen ordez mirtoak.Jaunarentzat ohoragarri izango da,sekula ezabatuko ez den ezaugarri.