1 Zoritxarrekoa Samaria,efraimdar mozkorrenkoroa harroxko,haran joriaren gainean garai zaudenapaindurazko lore-sorta zimel,ardozaleen hiri!
2 Horra hor Jaunak norbait bidali,ausarta eta indartsua:txingorraldiak,ekaitz hondagarriak bezala,ur handi oldartsuek bezala,eskuz lurrera bota
3 eta hankapean zapalduko duefraimdar mozkorrenkoroa harroxkoa.
4 Eta haran joriaren gaineangarai dagoenapaindurazko lore-sorta zimelari,sasoian lehenbizi heldutakopikuarena gertatuko zaio:ikusten duenak,eskura orduko ahora.
5 Egun hartan,Jaun ahalguztiduna bera izango dabere herrian bizirik geldituentzatkoroa eder, diadema apain.
6 Berak emango die epai-mahaikoeizuzenbide-senaeta hiriaren defendatzaileei kemena.
7 Apaiz eta profetak ereestropezuka dabiltzaardoaren eraginez,bidetik oker pattarraren eraginez;pattarrarengatik estropezukaeta bidetik oker, ardotan itota:ikuskariak dituztenean itsumustukaeta epaia ematean zanbuluka.
8 Oka eginda,nazkagarri daude mahai guztiak,ez da inon tarterik garbi.
9 Eta hau diote nitaz:«Nor eta gu eskolatu honek?Nori eta guri irakatsiJainkoak agertua?Haurtxo bularretik kendu berriakote gara?
10 Hala moduz ari zaigu,hizki-mizki, xuxu-muxu».
11 Horra, bada: hizketa nahasiz,hizkuntza arrotzez,hitz egingo dio Jaunak herri honi.
12 Behinola esana baitzien:«Hona hemen lasaibidea,hona hemen atsedena;nekatuak atseden har beza».Baina haiek jaramonik ez.
13 Horregatik,hizki-mizki eta xuxu-muxu ulergaitzgertatuko zaie Jaunaren hitza.Eta hala, bidean hankaz gora erorieta hezurrak hautsiko dituzte,tranpan harrapatuakgeldituko dira.
14 Entzun, beraz, Jaunaren hitza,Jerusalemgo herri honen gobernarizareten jende harroputzok.
15 Hau diozue:«Ituna egina dugu Herioarekin,tratua Hildakoen Egoitzarekin:ezbehar suntsigarria datorrenean,ez gaitu harrapatuko,gezurra hartu baitugu babes,maltzurkeria gordeleku».
16 Horregatik,honela dio Jainko Jaunak:«Hona nik Sionenharri aukeratua ipini,giltzarri bikain eta oinarri sendo.Hura euskarri duenakkolokarik ez.
17 Eraikuntza horretan,justizia erabiliko dut plomutzat,zuzenbidea nibeltzat».Gezurrean zenutenbabeslekua, berriz,txingorrak botako du,zuen gordelekua urak eramango.
18 Herioarekin zenuten itunahautsi egingo da,Hildakoen Egoitzarekiko tratuakez du iraungo.Ezbehar suntsigarriak joeta zapalduko zaituzte.
19 Etorraldi bakoitzean joko zaituzte,egunero-egunero, gau eta egun.Horren berri jakite hutsakikara gorria emango dizue.
20 Harako esaerak dioenagertatuko zaizue:«Ohea estuegi etzateko,burusiak motzegi estaltzeko».
21 Peratzim mendian bezalaekingo dio Jaunak,Gabaon haranean bezala,bere egitekoa betetzeko,bere lana burutzeko:egiteko harrigarria,ohi ez bezalako lana.
22 Ez gehiago harropuzkeriarik, beraz,kateak estuagobihur ez dakizkizuen.Izan ere, zuen lurralde osoasuntsitzeko erabakia hartua duelajakinarazi dit Jainko Jaunak.
23 Entzun arretaz nik esana,adi egon nire hitzetara.
24 Ereiteko garaian, nekazariakbeti goldaketan eta lurra urratzeneta areatzen jardun ohi ote du?
25 Ez, behin lurra berdinduz gero,anisa eta kuminoa erein ohi ditu,ondoren gariaeta garagarra zuinetan,eta basartoa gero bazterretan.
26 Jainkoak erakutsita dakidena nola egin.
27 Anisa ez da, noski, eultziaz jotzen,ezta kuminoa eregurdia gainean jiraka erabiliz;baizik eta makilazastindu ohi da anisaeta zigorrez kuminoa.
28 Garia bai, eultziaz zapaltzen da,baina ez etengabe jotzen;gurdia erabiltzen da gainean jiraka,baina alea txikitu gabe.
29 Hori guztiaJaun ahalguztidunak xedatua da:haren egitasmoak harrigarriak diraeta arrakasta handikoak.