24 Honela dio Jaun ahalguztidunak:«Oi zu,Sionen bizi zaren nire herria!Ez izan Asiriaren beldurrik,zigorrez jotzen bazaitu ereeta zure aurkamakila jasotzen badu ere,behinola egiptoarrek bezala.
25 Izan ere, oso denbora gutxi barruamaituko dazure kontra dudan haserrea,eta nire suminakhaiek ditu hondatuko.
26 Jaun ahalguztidunak haien aurkaastinduko du zartailua,Horebeko harkaitzeanmadiandarrak jo zituenean bezala;eta Asiriaren kontrajasoko du makila,behinola Egiptonitsasoaren kontra bezala.
27 Egun hartan, erori egingo zaizuAsiriaren zama bizkarretiketa haren uztarria lepotik;oparoaldia izango duzu ondoren».
28 Aiatera iritsi da erasotzailea,Migronen barrena dator,Mikmasen egin duarmen ikuskapena,
29 igaro du haitzarteko ataka,Geban eman du gaua;ikara dira Ramakoak,ihesi doa Saulen Gibea hiria.
30 Egin garrasi, Bat-Galim hiria!Entzun, Laixako jendea!Erantzun, Anatot hiria!