26 Jaun ahalguztidunak haien aurkaastinduko du zartailua,Horebeko harkaitzeanmadiandarrak jo zituenean bezala;eta Asiriaren kontrajasoko du makila,behinola Egiptonitsasoaren kontra bezala.
27 Egun hartan, erori egingo zaizuAsiriaren zama bizkarretiketa haren uztarria lepotik;oparoaldia izango duzu ondoren».
28 Aiatera iritsi da erasotzailea,Migronen barrena dator,Mikmasen egin duarmen ikuskapena,
29 igaro du haitzarteko ataka,Geban eman du gaua;ikara dira Ramakoak,ihesi doa Saulen Gibea hiria.
30 Egin garrasi, Bat-Galim hiria!Entzun, Laixako jendea!Erantzun, Anatot hiria!
31 Madmenakoek ihesari eman diote,Gebimgo bizilagunakbabes bila dabiltza.
32 Nob-en da dagoeneko erasotzaileaeta eskua altxatzen du mehatxukaSion mendiaren aurka,Jerusalemgo muinoaren aurka.