28 Aiatera iritsi da erasotzailea,Migronen barrena dator,Mikmasen egin duarmen ikuskapena,
29 igaro du haitzarteko ataka,Geban eman du gaua;ikara dira Ramakoak,ihesi doa Saulen Gibea hiria.
30 Egin garrasi, Bat-Galim hiria!Entzun, Laixako jendea!Erantzun, Anatot hiria!
31 Madmenakoek ihesari eman diote,Gebimgo bizilagunakbabes bila dabiltza.
32 Nob-en da dagoeneko erasotzaileaeta eskua altxatzen du mehatxukaSion mendiaren aurka,Jerusalemgo muinoaren aurka.
33 Hara, Jainko Jaun ahalguztidunakindarrez lurrera botako dituerasotzaileak,zuhaitzari adarrakmozten zaizkion bezala,nahiz eta garaiak eta sendoak izan.
34 Aizkoraz jotzen du baso trinkoa,eta Libanokoak bezainzuhaitz mardulak ere lurrera datoz.