12 Horra zerutik eroria,goizeko izar distiratsu hori!Horra lurrera amildua,herrien menderatzaile hori!
13 Honela zenioen zeurekiko:“Zeruraino igoko naiz;izarrik garaienak baino goragojarriko dut tronua;iparraldeko azken muganeseriko naiz,jainkoak biltzen diren mendian;
14 hodei guztien gainetik igoko naizeta Goi-goikoaren antzeko izango”.
15 Baina horra:Herio Leizera jaitsi zara,zuloaren barren-barrenera!
16 Ikusten zaituztenakbegira-begira gelditzen zaizkizu;ezin dute sinetsi zuri gertatua:“Hau al da mundua dardarazeta herrialdeak beldur-ikarazjartzen zituena?
17 Hau al da mundua basamortueta hiriak errauts bihurtzen zituena?Hau gatibuak sekulaaskatzen ez zituena?”
18 Herrietako errege guztiekohorezko atsedena izan ohi dute,nork bere hilobian;