14 hodei guztien gainetik igoko naizeta Goi-goikoaren antzeko izango”.
15 Baina horra:Herio Leizera jaitsi zara,zuloaren barren-barrenera!
16 Ikusten zaituztenakbegira-begira gelditzen zaizkizu;ezin dute sinetsi zuri gertatua:“Hau al da mundua dardarazeta herrialdeak beldur-ikarazjartzen zituena?
17 Hau al da mundua basamortueta hiriak errauts bihurtzen zituena?Hau gatibuak sekulaaskatzen ez zituena?”
18 Herrietako errege guztiekohorezko atsedena izan ohi dute,nork bere hilobian;
19 zu, ordea, hobiratu gabebota zaituzte,gauza nazkagarriaren pare;leizeko harri arterabota dituztenekin zaude,ezpataz hildakoen gorpuen artean,hankapean zapaltzen dengorpuaren pare.
20 Ez duzu, hil eta gero,beste erregeen zoria izango,zeure lurraldea hondatu baituzueta zeure herriko jendea hil.Zure, gaizkile horren,ondorengotzakez du luzaroan iraungo.