23 Erratza pasatuko dioteta guztiz erraustuko;zingira eta triku-leku bihurtuko dut».Jaun ahalguztidunak esan du.
24 Honela egin du zinJaun ahalguztidunak:«Nire egitasmoakburutu egingo dira,nire erabakiak bete.
25 Asiria neure lurralde Israelenbirrinduko dut,neure mendietan zapalduko.Kenduko zaio haren uztarrianire herriari,eroriko haren zama bizkarretik.
26 Mundu guztiarekiko hartu duterabaki hau.Luzatua dut eskuanazio guztiak zigortzeko.
27 Jaun ahalguztidunak hartu duenerabakia nork galarazi?Jaunak luzatua duen eskuarinork atzera eragin?»
28 Akaz erregea hil zen urtean, mezu hau iragarri zuen Isaiasek:
29 «Ez poztu, filistear herria,jotzen zintuen zigorrahautsia dela eta; izan ere,sugegorria sortuko da sugetik,eta herensuge hegalariasugegorritik.