9 Horregatik, Sibmako mahastiarinegarrez ari natzaio,Jazerrekin batera;negar-malkoz bustiko zaituztet,Hexbon eta Elale,mahats-biltzeeta uztako poz-irrintziakgaldu baitira zuenean.
10 Joan dira soroetatikpoza eta alaitasuna;mahastietan ez da gehiagooihu eta kantarik;dolareetan ez da gehiagomahatsik estutzen.Kito poz-irrintziak!
11 Harpa baten antzeradardaraz daukat bihotzaMoabengatik,dardaraz barrua Kir-Haresengatik.
12 Moab nekatzeraino ibiliko damuinoetara bidean,otoitzerako bere santutegirajoan eta joan,baina alferrik izango du».
13 Horra Jaunak Moabi buruz aspaldi esana.
14 Hona zer dioen orain:«Hiru urte barru juxtu,Moabeko handikiaketa haren jendetza ugariaguztiz eskas bihurtuko dira:talde txiki eta indargabe batbesterik ez da bizirik geldituko».