5 Ea, bada, Jakoben herri,ibil gaitezen Jaunaren argitan!
6 Jauna, bertan behera utzia duzuzeure herria, Jakoben ondorengoak;aztiz eta igarlezbeteak daude bazterrak,filistearren artean bezala,eta atzerritarrekinitunak egiten dira.
7 Betea dago lurraldeaurrez eta zilarrez,neurtezineko ondasunez;betea dago lurraldea zaldiz,kontaezin ahalako guda-gurdiz.
8 Betea dago lurraldea idoloz:beren eskuz eginaren aurreandira ahuspezten,beren behatzez landuaren aurrean.
9 Makurtu beharko du, bai, gizakiak,eta bere burua apaldu:zuk ez barkatu, Jauna!
10 Israeldarrok,sar zaitezte haitzartean,gorde lurpean,Jauna beldurgarrieta ospe distiratsuz agertzean.
11 Behera begiratu beharko dutebegi harroek,makurtu beharko dugiza handikeriak.Jauna bakarrik agertuko dagarai egun hartan.