1-2 Babiloniaren aurkako mezua. Ikaragarria Jainkoak agertu didana:hor dator basamortutik,lurralde beldurgarritik,Negev aldean sortzen direnhaize-zurrunbiloen antzera,traidorea traizio eginez,hondatzailea hondamena zabalduz.Egin eraso, elamdarrok!Setiatu hiria, mediarrok!Jainkoak isilarazten ditu aieneak!
3 Hori dela eta, dardara batean nago,minez josia,erdiminetan dagoenemakumea bezala.Entzuteak ere larritzen nau,ikusteak izutzen.
4 Burua galtzear nago, larriaren larriz.Hain maitea nuenarratseko hozkirria erebeldurgarri bihurtu zait.
5 Mahaia atondua dago,alfonbrak zabalik:jan eta edan ari dira denak.—Zutik, gudalburuok,prestatu babeskiak!