10 Hiri osoa, nahaspila eta hondamen;etxe guztiak, ateak trangaturik.
11 Kalean jendea ardo faltaz uluka;betiko galdu da alaitasuna,lurraldetik alde egin du pozak.
12 Hirian ez da hondakina besterik;sarrerako atea, lurrean txikitua.
13 Olibondoak astindueta mahatsa bildu ondorenhondar batzuk baizikgelditzen ez diren bezala,horrela gertatuko damunduko herrialde guztiekin ere.
14 Bizirik geldituekoihuka ospatuko duteJaunaren handitasuna;mendebaldetik dute goratuko,
15 ekialdetik aintzatuko,baita itsasertzeko herrialdeetan ere,Jauna, Israelen Jainkoa.
16 Munduaren bazter guztietatikkantu-hotsak datozkigu:«Gora Jainko zuzena!»Baina nik hau diot:«Ai ene!Errukarria ni! Errukarria ni!Traidoreak beti traizioan!Traizioa traizioaren gain,etengabe!»