9 Ez da gehiago kanta-kantariardorik edaten,edaleei garratz bihurtu zaie pattarra.
10 Hiri osoa, nahaspila eta hondamen;etxe guztiak, ateak trangaturik.
11 Kalean jendea ardo faltaz uluka;betiko galdu da alaitasuna,lurraldetik alde egin du pozak.
12 Hirian ez da hondakina besterik;sarrerako atea, lurrean txikitua.
13 Olibondoak astindueta mahatsa bildu ondorenhondar batzuk baizikgelditzen ez diren bezala,horrela gertatuko damunduko herrialde guztiekin ere.
14 Bizirik geldituekoihuka ospatuko duteJaunaren handitasuna;mendebaldetik dute goratuko,
15 ekialdetik aintzatuko,baita itsasertzeko herrialdeetan ere,Jauna, Israelen Jainkoa.