3 Sendo du gogoa;Jauna, bake betea ematen diozu,zuregan baitu konfiantza.
4 Izan beti konfiantza Jaunarengan,Jauna suntsiezinekoharkaitza da eta.
5 Gailurrean bizi direnakeraitsi egiten ditu,hiri garaia lurreraino,hautsa jotzeraino botatzen,
6 behartsuen oinek zapal dezaten,indargabeekhankapean erabil dezaten».
7 Zintzoaren bidea zuzena da:zuk egiten duzu, Jauna,zintzoaren bidea zuzen.
8 Zuk ezarritako bidetikgoaz gu ere, Jauna,itxaropena zuregan dugula.Zutaz oroitzea, zu goratzea:horixe dugu irrika.
9 Ene gogoa zure egarri da gauean,ene barrenakzu bilatzen zaitu goizean.Zuk zeure nahiamunduari azaltzeanzure zuzentasuna zer denikasten dute lurtarrek.