6 behartsuen oinek zapal dezaten,indargabeekhankapean erabil dezaten».
7 Zintzoaren bidea zuzena da:zuk egiten duzu, Jauna,zintzoaren bidea zuzen.
8 Zuk ezarritako bidetikgoaz gu ere, Jauna,itxaropena zuregan dugula.Zutaz oroitzea, zu goratzea:horixe dugu irrika.
9 Ene gogoa zure egarri da gauean,ene barrenakzu bilatzen zaitu goizean.Zuk zeure nahiamunduari azaltzeanzure zuzentasuna zer denikasten dute lurtarrek.
10 Gaiztoek, ordea, ez dute sekulazuzena zer den ikasiko,nahiz eta zuk erruki izan.Zintzoen lurraldeangaiztakerian ari diraeta Jaunaren handitasunaez dute aintzat hartzen.
11 Eskua altxatua duzu, Jauna,zigortzeko,baina haiek ohartzen ez.Ikus bezate, lotsaz beterik,zeure herriarekikoduzun maitemina;zure suminak irents bitza etsaiak.
12 Jauna, bakea emango diguzu,zeuk burutzen baitituzugure jarduera guztiak.