10 Izan ere, hiri gotortuahondaturik gelditu da,baserri hustuaren pare,basamortua bezain bakar.Txekorren larre eta etzalekubihurtu da;bertara datoz adar-kimuak jatera.
11 Zuhaitz-adarrak ihartueta hautsi egiten dira,eta su-egurretarakobiltzen dituzte emakumeek.Bai, zentzugabeko herria da Israel:horregatik,bere egileak ez dio errukirik,sortzaileak ez dio gupidarik.
12 Egun hartan, israeldarrok,Eufrates ibaitik Egiptoko ibairaino,banan-bananbilduko zaituzte Jaunak,uztaroan galburuakbildu ohi diren bezala.
13 Egun hartan,turuta handia joko du,Asirian galdueieta Egipton sakabanatueidei egiteko,eta Jerusalemen, mendi santuan,Jauna gurtzera etorriko dira.