11 Alde bide zuzenetik.Ez iezaguzue aurrean jarIsraelen Jainko santua”».
12 Horregatik,hau dio Israelen Jainko santuak:«Nire hitzamespretxatu egiten duzue,eta bidegabekerianeta maltzurkerianduzue konfiantza,hauek dituzue euskarri.
13 Beraz,zeuen gaiztakeriaren ondorioz,goitik behera pitzaturikoharresi garaiari bezalagertatuko zaizue:pixkanaka okertueta, halako batean, gutxien ustean,lurrera amiltzen da.
14 Hautsi eta erabat txikitzen denbuztinezko pitxerrarena bezalakoaizango da zuen hondamena:su-bazterretik ilintianahiz putzutik uraateratzeko adinako puskarikez zaio gelditzen».
15 Hau dio Jainko Jaunak,Israelen Jainkoak:«Geldi eta lasai egoteada zuen salbabidea;patxada eta konfiantza,zuen indarra».Ez duzue, ordea, hala nahi izan,
16 baizik eta esan duzue:«Ez, zaldiz egingo dugu ihes».Bai horixe, beharko egin ihes!Eta zuek areago:«Gurdi bizkorrak hartuko ditugu».Zuen pertsegitzaileakbai izango direla bizkor!
17 Etsai bakar batek mehatxu egin,eta zuetako milaka ihesi.Bostek bakarrik mehatxu,eta den-denok ihesi.Azkenean,mendi-gailurrean utzitakobandera-kirtenaeta tontorrean utzitakoguda-bandera bezain bakangeldituko zarete.