18 Hala ere, zuei barkatzeko begira,errukia agertzeko prest dago Jauna,Jainko zuzena baita.Zoriontsuakharengan itxaron dutenak!
19 Siongo herria,Jerusalemen bizi zaretenok,ez duzuenegar egin beharrik izango.Laguntza eske oihu egitean,Jaunak barkatu egingo dizueeta entzun orduko erantzun.
20 Larrialdi eta atsekabe arteanbizi beharko baduzue ere,irakasle duzuen Jaunaez zaizue gehiago ezkutatuko;zeuen begiz ikusiko duzue.
21 Zeuen belarriz entzungo duzueatzetik esaten:«Hona hemen bidea,hemendik ibili».Noiz jo eskuinera, noiz ezkerreraerakutsiko dizue.
22 Eta kutsatutzat joko dituzuezilarrez apainduriko jainko-irudiaketa urrez estalitako idoloak.Trapu zikinak bezalabotako dituzue kanpora,esanez: «Utikan hemendik!»
23 Euria emango dizue Jaunaklurrean ereindako haziarentzat,eta gari mardul eta oparoaemango du lurrak.Egun hartan zuen abereaklarre zabaletan bazkatuko dira.
24 Lurra lantzen dizuetenidi eta astoekbelar gozoa izango dute jateko,aska betean izango ere.