20 Larrialdi eta atsekabe arteanbizi beharko baduzue ere,irakasle duzuen Jaunaez zaizue gehiago ezkutatuko;zeuen begiz ikusiko duzue.
21 Zeuen belarriz entzungo duzueatzetik esaten:«Hona hemen bidea,hemendik ibili».Noiz jo eskuinera, noiz ezkerreraerakutsiko dizue.
22 Eta kutsatutzat joko dituzuezilarrez apainduriko jainko-irudiaketa urrez estalitako idoloak.Trapu zikinak bezalabotako dituzue kanpora,esanez: «Utikan hemendik!»
23 Euria emango dizue Jaunaklurrean ereindako haziarentzat,eta gari mardul eta oparoaemango du lurrak.Egun hartan zuen abereaklarre zabaletan bazkatuko dira.
24 Lurra lantzen dizuetenidi eta astoekbelar gozoa izango dute jateko,aska betean izango ere.
25 Hilketa handiaren egunean,etsaien dorretxeakeroriko direnean,errekak eta ur-xirripak jaitsiko diramendi handieta muino garai orotatik.
26 Jaunak bere herriaren zauriak lotueta sendatuko dituenean,ilargiak eguzkiak bezalaegingo du argi;eguzkiaren argia, berriz,zazpi aldiz handiagoa izango da,zazpi eguzkirena batean bezalakoa.