29 Zuek, berriz,kantuari ekingo diozue,jai arratsean bezala;bihotzean poz izango duzue,Israelen Harkaitz denJaunaren mendiratxirula-doinuz erromesdoanak bezala.
30 Bere ahots bortitzaentzunaraziko du Jaunaketa bere indar eraginkorraerakutsiko,haserre gorri eta sugar kiskalgarriz,ekaitz, euri-jasa eta txingor artean.
31 Beldur-ikara izango du Asiriak,Jaunaren ahotsa entzuteaneta hark zigorrez jotzean.
32 Danbolin eta zitara-soinuzospatuko duzueJaunak leporatuko dionzigorraldi bakoitza.Gogor ere gogorerasoko dio Jaunak.
33 Asiriako erregearentzataspalditik gertu dagoerreleku sakon eta zabala,egur-pila handia.Jaunaren arnasak emango dio su,sufre-bolada baten antzera.