9 «Herri errebeldea,seme engainatzaileak dira benetan,Jaunaren irakaspena ez baituteonartu nahi.
10 Hau esaten diete profetei:“Ez izan ikuskaririk,ez agertu egia,baizik eta guri atsegin zaiguna esan,amets liluragarriak agertu.
11 Alde bide zuzenetik.Ez iezaguzue aurrean jarIsraelen Jainko santua”».
12 Horregatik,hau dio Israelen Jainko santuak:«Nire hitzamespretxatu egiten duzue,eta bidegabekerianeta maltzurkerianduzue konfiantza,hauek dituzue euskarri.
13 Beraz,zeuen gaiztakeriaren ondorioz,goitik behera pitzaturikoharresi garaiari bezalagertatuko zaizue:pixkanaka okertueta, halako batean, gutxien ustean,lurrera amiltzen da.
14 Hautsi eta erabat txikitzen denbuztinezko pitxerrarena bezalakoaizango da zuen hondamena:su-bazterretik ilintianahiz putzutik uraateratzeko adinako puskarikez zaio gelditzen».
15 Hau dio Jainko Jaunak,Israelen Jainkoak:«Geldi eta lasai egoteada zuen salbabidea;patxada eta konfiantza,zuen indarra».Ez duzue, ordea, hala nahi izan,