8 Jatorrak, ostera, asmo jatorrak,eta egintzak ere jatorrak.
9 Emakume arduragabeok,ea, entzun nire esana!Andre axolagabeok,aditu nire mezua!
10 Orain axolagabe bizi zarete,baina urtebete igaro eta lasterdardara egingo duzue,mahats-biltzea amaituko baitaeta ez da gehiago uztarik izango.
11 Izan ikara, arduragabeok!Egin dardara, axolagabeok!Erantzi, kendu soineko horiek,eta estali dolu-jantziz.
12 Jo bularra eta egin dolu:landa zoragarrieta mahasti emankorrakamaitu dira eta;
13 sasi eta laharrak haziko diranire herriaren lurraldean;dolu egin, bai,alaitasunez beterik zeudenetxeengatik,hiri festazaleagatik.
14 Errege-jauregia utzi egingo dute,hiri jendetsua hutsik geldituko da;Ofel auzoa eta zaintzeko dorrea,betiko hondaturik,basastoen etzaleku atsegineta artaldeen larre-toki bihurtuko.