1 Ezekiasen erregealdiko hamalaugarren urtean, Asiriako errege Senakeribek Judako hiri gotor guztiei eraso eta hartu egin zituen.
2 Asiriako erregeak ordezkari nagusia bidali zuen Lakixtik, gudaroste handi batekin, Jerusalemera Ezekias erregearen aurka. Goiko urtegirako ubide ondoan gelditu zen, oihal-garbitzailearen sororako bidean.
3 Hilkiasen seme Eliakim jauregizaina, Xebna idazkaria eta Asafen seme Joah, erregearen bozeramailea, atera ziren harengana.
4 Asiriar ordezkari nagusiak esan zien:—Eramaiozue Ezekias erregeari errege handiaren, Asiriako erregearen, mezu hau: «Zer dela-eta zaude hain ziur?