15 Mendi eta muinoak lehortuko ditut,belar guztia ihartuko,ibaiak lur lehor bihurtueta putzuak agortuko.
16 Ezagutzen ez duten bidetikeramango ditut itsuak,ibilbide ezezagunetan barrena.Ilunpea argi bihurtuko diet,paraje malkarrak bide lau.Horra zer egiteko asmotan naizen,eta ez dut etsiko.
17 Atzera egingo dute, lotsaren lotsaz,idoloetan uste on dutenek,irudiei “Zuek zaituztegu jainko”esaten dietenek».
18 Jaunak dio:«Entzun, gorrok;begira eta ikus, itsuok.
19 Ba al da inornire zerbitzaria bezain itsueta nik bidalitako mezulariabezain gor?Inor ez nik aukeratua bezain itsu,Jaunaren zerbitzaria bezain gor!
20 Gauza asko ikusi ditu,baina gogoan hartu ez;zabalik ditu belarriak,baina ezer entzuten ez.
21 Jaunak,bere salbamen-asmoari leial,handi eta eder egin nahi izan dubere legea;