12 Nik iragarri duteta aurrez adierazi,nik salbatu zaituztet,eta ez zen zuen arteanjainko arrotzik.Zuek nire lekukoeta ni zuen Jainko,
13 aurrerantzean ere beti berbera.Ezin dit inork eskutik ezer kendu.Nik egina nork desegin?»
14 Hau dio Jaunak, zuen askatzaileak,Israelen Jainko santuak:«Zuen onerako,gudarostea bidaliko dut Babiloniaraeta denak ihesi aterako dira,ihesi babiloniarrak,beren ontzietan babesturik.
15 Neu naiz Jauna, zuen Jainko santua,Israelen egilea, zuen erregea».
16 Hau dio Jaunak:«Nik ireki nuen bidea itsasoan,ur oldartsuetan zehar;
17 gurdi eta zaldizko gudaroste ahaltsuaaterarazi nuen gudura:bat-batean lur jo zuten,eta berriz jaiki ez;kandela-metxa bezalaitzali ziren eta galdu.
18 Baina orain ez oroitu antzinakoez,ez gogoratu lehenago gertatuez.