17 gurdi eta zaldizko gudaroste ahaltsuaaterarazi nuen gudura:bat-batean lur jo zuten,eta berriz jaiki ez;kandela-metxa bezalaitzali ziren eta galdu.
18 Baina orain ez oroitu antzinakoez,ez gogoratu lehenago gertatuez.
19 Hara, zerbait berria egitera noa:hasia da sortzen,ez al diozue antzematen?Bidea irekiko dut basamortuan,ibaiak sorraraziko landa lehorrean.
20 Basapiztiek, txakal eta ostrukek,ohore emango didate,basamortuan ura emango baituteta landa lehorreanibaiak sorraraziko,nire herriari, neure aukeratuari,edaten emateko.
21 Eta neuretzat eratu dudan herriaknire gorapena iragarriko du.
22 «Zuk, Israel, Jakoben herri horrek,ez didazu dei egin, nitaz asperturik.
23 Ez didazu erre-oparitzatardirik eskaini,ez nauzu sakrifizioez ohoratu.Nik ez zaitut opariakeskaintzera behartu,ezta intsentsu eske aspertu ere.