22 Lurreko bazter guztiok,itzuli niregana, salba zaitezten,neu bainaiz Jainkoa,eta ez da besterik.
23 Neure buruarengatik egin dut zin,promes sendoa,hitz aldaezina eman dut:Belaun oronire aurrean makurtuko da,eta mihi oroknire izenean zin egingo,
24 esanez: “Jaunarengan bakarrikgaraipena eta ahalmena”.Lotsaren lotsaz etorriko zaizkitnire aurka lehiatzen diren guztiak.
25 Niri esker, garaile izango daeta harro egongoIsrael herri osoa».