15 Neuk hitzeman nuen,neuk egin nion dei eta etorrarazi,eta haren egitekoakarrakasta izango du.
16 Hurbildu niregana eta entzun:Ez dut ezkutuan hitz egin,eta iragarriak gertatzean,bertan naiz ni».(Eta orain, Jaunak bidali nau,bere espiritua emanik).
17 Hau dio Jaunak, zure askatzaileak,Israelen Jainko santuak:«Neu naiz Jauna, zure Jainkoa,zeure onerako irakasten dizudana,ibili beharreko bidetikgidatzen zaitudana.
18 Ai nire aginduei jaramonegin izan bazenie!Ibaika izango zenuke zoriona,uholdeka salbamena;
19 itsas hondarra bezain ugariizango lirateke zure ondorengoak,hondar-aleak bezainbatzure seme-alabak;haien izena ez litzateke suntsituko,inoiz ere eznire aurretik ezabatuko».
20 Irten Babiloniatik,ihes egin babiloniarren artetik!Adierazi mezua, iragarri poz-oihuz,helarazi lurraren bazterretaraino:«Jaunak askatu du Israelbere zerbitzaria!»
21 Ez zuten izan egarririk,eremu lehorretan zehareraman zituenean;harkaitzetik urajarioarazi zuen haientzat:harkaitza zulatu eta ura sortu zen.