12 Jaunak dio:«Neuk kontsolatuko zaitut, neuk:zer dela-eta diozu beldurgizaki hilkorrari,belarra bezain igarokor den gizakiari?
13 Ahaztu egiten zara Jaunaz,zeure egileaz,zerua hedatueta lurra oinarritu zuenaz,eta ikara zara egun osoan, etengabe,zu suntsitu nahian suturikdabilen zapaltzailearen aurrean!Non da, bada,zapaltzailearen sumina?
14 Berehala aterako dira libre gatibuak:ez dira kartzela-zuloan hilko,ez zaie ogirik faltako.
15 Neu naiz Jauna, zure Jainkoa,itsasoa astintzen duena,olatuei orroa eraginez.Jaun ahalguztiduna,horixe dut izena.
16 Neuk hedatu dut zeruaeta oinarritu lurra,eta Sioni esaten diot: Zu nire herria!Neure mezuaren bozeramaileegin zaitut,eta neure eskupean babestu».
17 Esna zaitez, esnatu,jaiki, Jerusalem!Edan baituzu Jaunak emanikozigor-edari samina,hondoraino edan duzuzorabiozko kopa.
18 Izan dituzun semeetan,inor ez da zu gidatzeko;hazi dituzunen artean,inor ez zu eskutik eramateko.