13 Ahaztu egiten zara Jaunaz,zeure egileaz,zerua hedatueta lurra oinarritu zuenaz,eta ikara zara egun osoan, etengabe,zu suntsitu nahian suturikdabilen zapaltzailearen aurrean!Non da, bada,zapaltzailearen sumina?
14 Berehala aterako dira libre gatibuak:ez dira kartzela-zuloan hilko,ez zaie ogirik faltako.
15 Neu naiz Jauna, zure Jainkoa,itsasoa astintzen duena,olatuei orroa eraginez.Jaun ahalguztiduna,horixe dut izena.
16 Neuk hedatu dut zeruaeta oinarritu lurra,eta Sioni esaten diot: Zu nire herria!Neure mezuaren bozeramaileegin zaitut,eta neure eskupean babestu».
17 Esna zaitez, esnatu,jaiki, Jerusalem!Edan baituzu Jaunak emanikozigor-edari samina,hondoraino edan duzuzorabiozko kopa.
18 Izan dituzun semeetan,inor ez da zu gidatzeko;hazi dituzunen artean,inor ez zu eskutik eramateko.
19 Zoritxar biok gertatu zaizkizu:herrialdea hondatua eta desegina,jendea goseak eta gerrak hila.Baina nor errukitzen zaizu?Nork kontsolatzen zaitu?