17 Esna zaitez, esnatu,jaiki, Jerusalem!Edan baituzu Jaunak emanikozigor-edari samina,hondoraino edan duzuzorabiozko kopa.
18 Izan dituzun semeetan,inor ez da zu gidatzeko;hazi dituzunen artean,inor ez zu eskutik eramateko.
19 Zoritxar biok gertatu zaizkizu:herrialdea hondatua eta desegina,jendea goseak eta gerrak hila.Baina nor errukitzen zaizu?Nork kontsolatzen zaitu?
20 Hor daude zure seme-alabak,kaleburu guztietan etzanik,ezinaren ezinez,sarean harrapaturikoantilopeak bailiran,Jaunaren suminak,zure Jainkoaren zigorrak jota.
21 Entzun, beraz, hiri gaixo,mozkortua zauden horrek,baina ez ardoz;
22 entzun zer diotsun Jaunak,zeure Jainkoak,bere herria defendatzen duenak:«Eskutik kenduko dizutzorabiozko kopa;ez duzu gehiagonire zigor-edari samina edango.
23 Zure borreroei emango diet,zuri esaten zizutenei:“Etzan lurrean,gainetik igaro gaitezen!”Eta bizkarraeskaini behar izan zenien,zoru eta kale gisa,gainetik igaro zitezen».