6 «Eta nire kultu-zerbitzurako,ni maitatu eta nire zerbitzari izatekoatxikiko zaizkidan atzerritarrak,larunbata profanatu gabeerrespetatzeneta nire itunari tinko eusten badiote,
7 neure mendi santuraekarriko dituteta neure otoitz-etxeanpozez beteko.Atseginez onartuko ditutneure aldareanhaien erre-opari eta sakrifizioak,nire etxea herri guztientzatotoitz-etxe izango baita».
8 Hau dio israeldar sakabanatuakbiltzen dituen Jainko Jaunak:«Orain arte bildu ditudanak bainogehiago ere bilduko ditut».
9 Etorri jatera, basapiztiok,etorri, basabereok!
10 Israelen begiraleak itsu daude,ez da inor ezertaz ohartzen.Zaunkarik egin ezin dutentxakur mutuak dira;hor daude etzanda, ametsetan,beti logura.
11 Aseezineko txakur goseak dira.Eta horiek dira herriaren artzain,ezer ulertzeko gauza ez direla!Nor bere bidetik doa,bere probetxuari bainobegiratu gabe.
12 Hau diote: «Ea, goazen ardotara.Mozkor gaitezen pattarrez!Eta bihar beste horrenbeste,nahikoa baitago!»