2 Suzkoak bezalako izaki batzuk zituen gainean. Seina hegal zituzten: bi hegalez aurpegia estaltzen zuten, beste biz gorputza, eta beste biz hegaz egiten zuten.
3 Eta honela egiten zioten oihu elkarri:«Santu, santu, santua,Jaun ahalguztiduna!Lur osoa betetzen duharen aintzak».
4 Ahots honen oihuaz, tenpluko ate-orpoek dar-dar egin zuten, eta tenplua kez bete zen.
5 Nik esan nuen: «Ai ene, galdua naiz! Ezpain kutsatuak baititut eta kutsaturiko ezpainak dituen herrian bizi bainaiz. Bekatari izanik, Errege eta Jaun ahalguztiduna ikusi baitut neure begiz».
6 Une hartan, suzkoak bezalako izaki haietako bat niregana etorri zen hegan, su-hatzez aldaretik harturiko txingar bat eskuan zekarrela,
7 eta txingarraz ahoa ukitu zidan, esanez:«Begira, txingar honekezpainak ukitu dizkizu.Kendu zaizu, beraz, gaiztakeria,barkatu bekatua».
8 Orduan, Jaunaren ahotsaentzun nuen esaten:«Nor bidaliko dut?Nor izango dugu mandatari?»Nik erantzun nuen:«Prest nauzu, bidali neu».