11 Orduan, antzinako garaiez,Moisesen garaiez, oroitu zen herria:«Non da Jauna,Moises bere artaldearen artzainauretatik bizirik atera zuena?Non da bere espiritu santuaharengan ezarri zuena?
12 Non bere ahalmen bikainazMoisesen eskuinaldean ibili zenaeta, betiko izena bereganatzeko,israeldarren aurrean itsasoazabaldu zuena?
13 Non haiek,zaldiak basamortuan bezala,itsas hondoan zeharibilarazi zituena?Ez zuten estropezurik egin,
14 ibarrera jaisten denabere-taldearen antzera.Jaunaren espirituak atsedeneraeraman zituen».Halaxe eraman zenuen, Jauna,zeure herria,izen bikaina zeureganatuz horrela.
15 Begira, Jauna, zerutik,zeure bizileku santudistiratsu horretatik:Non dirazure maitemina eta indarra?Non zure bihotz samurraeta errukia?Ez bitez egon guregandik urrun!
16 Zeu zara gure aita!Abrahamek ez daki gure berri,Jakobek ere ez gaitu ezagutzen.Zeu zara, Jauna, gure aita,«Gure askatzaile»duzu izena betidanik.
17 Zergatik utzi diguzuzure bideetatik aldentzen,zuri begirunerik ez izaterainogure bihotzak gogortzen?Itzul zakizkigu,zeure zerbitzariongatik,zeure oinordetzat aukeratu dituzunleinuongatik.