13 «Hau diot, beraz, nik,Jainko Jaun honek:Nire zerbitzariekzer jan izango dute,zuek, berriz, gosea;nire zerbitzariekzer edan izango dute,zuek, berriz, egarria;nire zerbitzariak pozik izango dira,zuek, berriz, lotsa gorrian;
14 nire zerbitzariekpoz-oihu egingo dutebihotza bete zorionez;zuek, berriz,garrasi egingo bihotzeko nahigabez,aiene barruko saminez.
15 Zuen izena aipatuko dutenire aukeratueknorbait madarikatzean, eta esango:“Halaxe hilko ahal zaituJainko Jaunak!”Nire zerbitzarien gain, ordea,beste izen bat aipatuko da,guztiz bestelakoa.
16 Herrialdean norbaitibedeinkazioa opatu nahiko dionakJainko fidagarrieta leialaren izeneanopatuko dio,eta zin egin nahi duteneanJainko fidagarrieta leialaren izeneanegingo dute.Erabat ahaztuko dirairaganeko larrialdiak,nire begi-bistatik eredesagertu egingo».
17 Jaunak dio:«Hara, zeru-lur berriaksortuko ditut.Lehengoaz ez da inor oroituko,ez du inork gogora ekarriko.
18 Alderantziz,amaigabeko poza eta alaitasunaizango duzuenik sortuko dudanagatik,poz-hiri bihurtuko baitut Jerusalem,alaitasun-herri bertako jendea.
19 Neu ere alai izango naizJerusalemengatik,pozaren pozez neure herriarengatik.Ez da gehiago entzungo bertannegar-hotsik, ez garrasirik.