16 Herrialdean norbaitibedeinkazioa opatu nahiko dionakJainko fidagarrieta leialaren izeneanopatuko dio,eta zin egin nahi duteneanJainko fidagarrieta leialaren izeneanegingo dute.Erabat ahaztuko dirairaganeko larrialdiak,nire begi-bistatik eredesagertu egingo».
17 Jaunak dio:«Hara, zeru-lur berriaksortuko ditut.Lehengoaz ez da inor oroituko,ez du inork gogora ekarriko.
18 Alderantziz,amaigabeko poza eta alaitasunaizango duzuenik sortuko dudanagatik,poz-hiri bihurtuko baitut Jerusalem,alaitasun-herri bertako jendea.
19 Neu ere alai izango naizJerusalemengatik,pozaren pozez neure herriarengatik.Ez da gehiago entzungo bertannegar-hotsik, ez garrasirik.
20 Ez da izango hanjaio eta laster hilko denik,ezta bere adin beterairitsiko ez denik ere,ehun urterekin hiltzeagazterik hiltzea izango baita,eta ehun urtera heltzen ez denamadarikatutzat emango.
21 Etxeak egin eta bertan biziko dira,mahastiak landatu eta fruitua jango;
22 beraiek egindako etxeetanez da besterik biziko,ezta beraiek landaturikomahastien fruitua bestek jango ere.Zeren zuhaitzak bezainbat urtebiziko baitira nire herrikoaketa nire aukeratuak baliatukoberen lanaren emaitzaz.