2 Egun osoan luzatuak nituen eskuakbide txarretik,bere nahierara dabilenherri errebeldeagana,
3 aurrez aurre etengabeiraintzen nauen herriarengana:baratze sakratuetansakrifizioak eskaintzen dituzteeta adreiluzko aldareetanintsentsua erretzen,
4 hilobietan esertzen diraeta gauak haitzuloetanematen dituzte,beren errituak eginez;txerrikia jaten duteeta janari kutsatuz eginikosalda-katilukadak hartzen;
5 zera diote: “Kontuz! Ez ukitu ni,sakratu bihurtuko zintuzket eta!”Sudurrean kea bezain mingarrizait hori guztia,egun osoan haserre-sutan jartzen nau.
6 Dena gogoan jasoa daukat,eta ez naiz geldi egongo:bete-beteko ordaina emango diet,
7 beren erruak eta gurasoenakbatean ordainduko dituzte.Mendietanintsentsua erretzen baitzuteneta muinoetan niri irain egiten,orain arteko jokabideenkontua ateraeta ordain bete-betea emango diet».Jaunak esan du.
8 Hau dio Jaunak:«Mahatsak zuku ona duenean,esan ohi da: “Ez dezagun honda,ardoa ugari dakar eta”.Halaxe jokatuko dut nik ereneure zerbitzarien amoreagatik:ez dut herria erabat hondatuko.