19 Etorri eta denak pilankokatuko diramendiarte sakon eta haitzarteetan,sastraka eta zelaietan.
20 Egun hartan,Eufrates ibaiaz beste aldeanerrentan harturiko labanazmoztuko dizue Jaunak buruko ilea,kenduko bizarraeta izterrondoko ilea.Asiriako erregea da, alegia, labana».
21 Egun hartan, bakoitzak behi bat edo bi ardi baizik ez baditu ere,
22 gatzatua jateko adina esne emango diote. Bai, lurraldean bizirik geldituko diren guztiek gatzatua eta eztia jan ahal izango dituzte.
23 Egun hartan, zilarrezko mila txanpon balio zituen mila landareko mahastia sasi- eta lahar-toki bihurtuko da.
24 Ehiztariak bakarrik sartuko dira bertan beren gezi eta uztaiez, lurralde osoa sasi- eta lahar-toki bihurtuko baita.
25 Aitzurrez gorritu ohi ziren mendi-maldetara ez da inor joango, sasi eta laharrak direla eta: behi-larre eta ardi-leku izango dira.