6 “Igo gaitezen Judaren aurka,setia dezagun eta menpean hartu,eta jar dezagun bertan erregeTabeel-en semea”.
7 Baina hona zer dioen Jaunak:Ez, ez da horrelakorik gertatuko!
8-9 Damasko da Siriako hiriburu,eta Retzin Damaskoko buruzagi;Samaria da Efraimgo hiriburu,eta Remaliasen semeaSamariako buruzagi;baina hirurogeita bost urte barru,Efraim, suntsitua,ez da jadanik herri izango.Sendo sinesten ez baduzue,ez duzue sendo iraungo».
10 Beste mezu hau ere eman zion Jaunak Akazi Isaiasen bidez:
11 «Eskaiozu zeure Jainko Jaunari ezaugarri bat, nahiz lurraren barrenean nahiz zeru gorenean».
12 Eta Akazek erantzun: «Ez dut ezaugarririk eskatuko, ez dut Jauna tentatu nahi».
13 Orduan, Isaiasek esan zuen:«Entzun, Daviden ondorengook:gizakiak nekaraztea aski ez duzuela,nire Jainkoa ere nekarazinahi al duzue?