17 Gar bizian ari da gaiztakeria,sua sasi eta lahar artean bezala;hartuak ditu denak,suak txaradia bezala,kea kiribilean gorantz doala.
18 Jaun ahalguztidunaren haserreaz,sutan dago lurraldeaeta suaren menpe herria.Ez dio inork inori bizia barkatzen:
19 eskuinaldetik horzkada,eta hala ere gose;ezkerraldetik jan, eta ezin ase.Bakoitzak bere ondokoadu jaten.
20 Manasesek Efraim irensten dueta Efraimek Manases,eta biak elkar harturikJudaren aurka doaz.Hala ere,Jaunaren haserrea ez da baretu;luzatua du oraindik eskuazigortzeko.