6 Gero eta zabalagoa izango daharen agintaritza,azkengabea bakea.Daviden tronuan izango da errege,eta justizia eta zuzenbideaizango dira haren erregetzarenoinarri eta sostengu,oraindanik eta betiko.Jaun ahalguztidunarenmaitemin sutsuakegingo du hori.
7 Zigor-mezua zuzendu die JaunakJakoben ondorengoei,Israelgo erresumaridatorkio gainera.
8 Israel herri osoak,Samarian bizi diren guztiekizango dute horren berri.Honela baitziotenharro eta puzturik:
9 «Adreiluzko etxeak erori badira,harlanduzkoak egingo ditugu.Piku-habeak bota badituzte,zedrozkoak jarriko dituguhaien ordez».
10 Baina Jaunak etsaiak xaxatu dizkioeta aurka altxarazi:
11 siriarrak ekialdetik,filistearrak mendebaldetik.Ahoa betean irentsi dute Israel.Hala ere,Jaunaren haserrea ez da baretu;luzatua du oraindik eskuazigortzeko.
12 Baina herria ez zenzigortzen zuenarengana bihurtu;Jaun ahalguztiduna bilatzenez ziren lehiatu.