9 «Adreiluzko etxeak erori badira,harlanduzkoak egingo ditugu.Piku-habeak bota badituzte,zedrozkoak jarriko dituguhaien ordez».
10 Baina Jaunak etsaiak xaxatu dizkioeta aurka altxarazi:
11 siriarrak ekialdetik,filistearrak mendebaldetik.Ahoa betean irentsi dute Israel.Hala ere,Jaunaren haserrea ez da baretu;luzatua du oraindik eskuazigortzeko.
12 Baina herria ez zenzigortzen zuenarengana bihurtu;Jaun ahalguztiduna bilatzenez ziren lehiatu.
13 Horregatik, Jaunak Israeloso-osorik moztuko du:buru eta buztan,palmondo eta kanabera;egun berean moztuko ere.
14 Arduradunak eta handikiakdira burua;gezurra irakasten duten profetak,buztana.
15 Herria bidetik okertu dute gidariek,eta galdurik dabiltza haiek gidatuak.