10 Joseren semeen leinuetatik: Efraimenetik, Amihuden seme Elixama, eta Manasesenetik, Pedahtzurren seme Gameliel;
11 Benjaminen leinutik, Gideoniren seme Abidan;
12 Danen leinutik, Amixadairen seme Ahiezer;
13 Axerren leinutik, Okranen seme Pagiel;
14 Gaden leinutik, Deuelen seme Eliasaf;
15 Neftaliren leinutik, Enanen seme Ahira».
16 Horiek izan ziren israeldar elkarteko ordezkaritzat aukeraturiko leinuburuak, horiek israeldar gudari-taldeen buruzagiak.