Zenbakiak

Kapituluak 24

Elizen Arteko Biblia

1Jaunari Israel bedeinkatzea atsegin zitzaiola ikusirik, Balaam ez zen joan bestetan bezala igarpen bila, baizik eta basamortura begira jarri zen. 2Israel leinuka etxolaturik ikustean, Jainkoaren espirituak hartu zuen, 3eta bertso hauek abestu zituen:«Hona hemenBeor-en seme Balaamen,begirada argiko gizonaren, mezua; 4hona hemen estasian,begiak zabal-zabal,Jainkoaren hitza entzuneta Ahaltsuaren agerpenakdituenaren mezua. 5Bai ederrak zure etxolak, Israel,bai ederrak zure egoitzak,Jakoben herri! 6Ibar luze-zabalak dirudite,ibai ondoko baratzeak,Jaunak ur-ertzean landaturikoaloe edo zedro arbolenantzeko dira. 7Ura gainezka haien suiletan,soroak urez oparo.Israelgo erregeaAgag erregea baino ahaltsuago,haren erregetza gero eta garaiago! 8Jainkoak atera zuen Egiptotik,bufaloarena bezalakoindar izugarriz.Herri etsaiak irentsiko ditu,haien hezurrak puskatuko,gorputzak geziz zeharkatuko. 9Lehoia bezala makurtueta etzaten da:nork egin aurre hari?Bedeinkatuabedeinkatzen zaituena,madarikatuamadarikatzen zaituena!» 10Biziki haserretu zen Balak Balaamekin eta, ukabilez mehatxatuz, esan zion:—Etsaiak madarikatzeko deitu, eta hiru bider bedeinkatu dituzu! 11Alde hemendik zeurera! Ohorez beteko zintudala hitzeman nizun, baina Jaunak ezer gabe utzi zaitu.

Balaamek Israelen etorkizun oparoa iragarri

12Balaamek erantzun zion:—Argi eta garbi esan nien zure mezulariei: 13«Nahiz eta Balakek jauregia bete zilar eta urre eman, ezin dut neure kabuz ezertxo ere egin, ez onik, ez txarrik, Jaunaren aginduaren kontra». 14Neure aberrira itzuliko naiz, bai; baina hori baino lehen, herri horrek etorkizunean zuen herriari egingo diona azalduko dizut. 15Orduan, bertso hauek abestu zituen:«Hona hemenBeor-en seme Balaamen,begirada argiko gizonaren, mezua; 16hona hemen estasian,begiak zabal-zabal,Jainkoaren hitza entzun,Goi-goikoaren egitasmoa ezagutueta Ahaltsuaren agerpenakdituenaren mezua. 17Ikusten ari naiz,baina ez da orain gertatuko;begi aurrean dut,baina ez da berehala beteko:Jakoben herritik izarra sortzen da,Israeldik errege-makila ateratzen;Moaben bekokia zanpatzen du,Seten ondorengoenburezurra xehatzen. 18Edom konkistatuko du,beronen Seir lurraldeaz jabetuko:Israelek garaipena lortuko du. 19Jakoben herritik sortzen damenderatzailea: etsaien hirietanbizirik geldituak garbitzen ditu». 20Gero, Balaamek Amalek ikusi eta bertso hauek abestu zituen:«Herrietan lehena, Amalek!Haren etorkizuna, ordea,hondamendi!» 21Kendarrak ere ikusi eta bertso hauek abestu zituen:«Zuen egoitza sendoa,zuen habia harkaitzean kokatua! 22Baina zuen habia suak irentsiko dueta Axurrek gatibuhartuko zaituzte». 23Azkenik, bertso hauek abestu zituen:«Ai ene! Nor aterako da bizirikJainkoak ekingo dionean? 24Ontziak datoz Zipre aldetik,Axur eta Eber zanpatuko dituzte,baina beraiek erehondatuak gertatuko dira». 25Ondoren, Balaam bere herrialdera itzuli zen, eta Balak ere bere bidetik joan zen.