51 Abiatzerakoan, lebitarrek bilduko dute etxola; gelditzean, beraiek eraikiko berriro. Lebitar ez den norbait egoitzara hurbiltzen bada, heriotzara emango dute.
52 Gainerako israeldarrak gudari-taldeka etxolatuko dira, nor bere kanpalekuan.
53 Lebitarrak, berriz, itunaren egoitzaren inguruan etxolatuko dira; honela libratuko dute israeldarren elkartea Jaunaren haserretik. Itunaren egoitzako zerbitzuaz arduratuko dira».
54 Jaunak Moisesi agindu guztia egin zuten israeldarrek.