2 «Egin zilar landuzko bi turuta: elkartea biltzeko eta kanpalekua utzi eta abiatzeko seinalea emateko izango dira.
3 Bi turutak batera jotzean, herri osoa zuregana bilduko da, elkarketa-etxolaren sarreran.
4 Bat bakarra jotzean, Israelgo gudari-taldeen buruak bakarrik bilduko dira zuregana.
5 Turuta-hotsa irrintziz lagundua bada, lehenengo joaldian ekialdean etxolaturiko kanpamenduak abiatuko dira;
6 bigarrenean, hegoaldean etxolaturikoak. Irrintziz lagunduriko turuta-hotsa abiatzeko seinalea izango da;
7 irrintzi gabekoa, berriz, batzarrean biltzekoa.
8 Apaizek, Aaronen ondorengoek, izango dute turuta jotzeko kargua; betiko lege izango duzue hau belaunez belaun.